Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Konturatzerako iritsi da asteburuarekin amesteko unea! Planik ba al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1/@@download/image/Ignatius Farray .png
2017/02/08
berria
Konturatzerako iritsi da asteburuarekin amesteko unea! Planik ba al duzu?

DONOSTIA: Ni ala zu antzezlan fina

Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdiko 26. edizioaren baitan, Ni ala zu antzezlana aurkeztuko du Joseba Usabiagak ostegunean, hilak 9, Intxaurrondoko Aitonen Etxean, 19:00etan. Larunbatean berriz, hilak 10, Etxarri Enen eskainiko dute antzezlana, 20:00etan. Aurtengo Antzerki Sorkuntza lehiaketako finalista izan da obra. Adi, sarrera doan baita! Informazio guztia hemen.

 

ELGOIBAR: Jainko basatia, asteburua umorez hasteko

Txalo produkzioen Jainko Basatia komedia dramatikoaz gozatzeko aukera duzu larunbatean, hilak 10, Elgoibarko Herriko Antzokian. Denborapasa polita eskainiko dizute Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta, Tessa Andonegi aktoreek; 20:30tan hasiko da emanaldia. Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

 

GASTEIZ: Zita bikoitza JimmyJazzen

Ignatius Farray Tenerifeko komikoak berotuko du giroa ostegunean, hilak 9, JimmyJazz aretoan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean aldiz, Let Zep, Erresuma Batutik etorritako Led Zeppelinen tributu talderik onenaz gozatzeko aukera duzu, ordu berean. Emalaldien inguruko gainontzeko datuak hemen.

 

ADUNA:  URTAIN boxeolariaren bizitzan oinarritutako antzezlana, lehen aldiz euskaraz

Zurriola Antzerki Eskolako BIGA antzerki taldearen eskutik, URTAIN boxeolariaren bizitzan oinarritutako antzezlana eskainiko dute lehen aldiz euskaraz. Zita larunbatean da, hilak 11, 19:00-etan; Adunako Asvinenea arte eszenikoen laborategian izango da saioa. Urtain boxeolari euskaldunaren bizitzan oinarrituta, munduaren kontra borrokatu zen gizon txikiaren gloria eta gainbehera agertzen dira antzezlanean.

 

DONOSTIA: Elektro-festa Dabadaban

ZZK RECORDS NIGHT: EL G electro-cumbia, tropicaleo eta postureo pixka bat egiteko bestelako musika estilo bitxien ukituko gaugiro aparta antolatu du Dabadabak larunbaterako. Pasa zaitez 23:30ak aldera eta gozatu! Informazio gehiago hemen.

 

OÑATI: Joseba B. Lenoir Gang eta Norman elkarrekin

 Joseba B. Lenoir Gang eta Norman elkarrekin joko dute larunbatean, hilak 10, Oñatiko Antixena gaztetxean.

 

DONOSTIA: Inude eta Artzaiak dantzan

Asteburua dantzari amaitu nahi baduzu, eman buelta bat Donostiako kaleetatik igande goizean; urtero bezala, Inude eta Artzaien irri eta oin arinek eguna goxatuko dizute!