Ze plan? Aste Santua!

BILBO: Basque Fest Rock City 2018
Basque FEST-en xedea gertakizun bakarra, irekia, nazioartekoa izatea da, euskal kulturarekin hitzordua, bere zentzu zabalenean.
Musika, diseinua, gastronomia, kirola… Tradizioa, berrikuntza, artea, abangoardia… Sarrerak doan, ez galdu!
EGITARAUA
Martxoak 28, asteazkena: 22:00
Martxoak 29, osteguna: 22:00
Martxoak 30, ostirala: 22:00
Martxoak 31, larunbata: 22:00


Berttolin eskainiko dute antzezlan hau, ostegunean, hilak 29, 19:00etan. Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena? Non dago pertsona egoera zatikatu horretan? Itxura eta gaztetasuna nagusi den garai honetan, hitza eman nahi izan diot zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari agian.
- Testuaren egilea: Maddi Zubeldia
- Aktoreak: Maddi Zubeldia, Bernadette Luro Iratzoki
- Bideoak: Agurtzane Anduetza
BERA: Joseba B. Lenoir
Joseba B. Lenoir musikariaren zuzenekoaz gozatu nahi baduzu, hurbildu zaitez ostegunean, hilak 29, 22:30ean Kataku Ostatura. Kontzertua doan da!
Iaz grabatu zuen Josebak bere lan berriena, Eguzkiari begietara so. Lenoirren lan berria orain arte argitaratu duen lan koloretsuena da. “Askotarikoa da, eta gustuko dut horrelakoa izatea, izan ere, gustuko ditut disko anitzak, baina kantuen artean lotura bat dagoenean. Diskoa koherentea da, bere osotasunean”, azaldu zuen Berakoak diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Heterogeneotasun hori lortzeko estilo ezberdinak jorratu ditu: soula dago, rock, garage-rock, fuzz gitarrak… Pop kantuak ere badira, doinuok zikintzen saiatu naizen arren; egungo soinuak ere sartzen saiatu naiz”. Horrekin batera, Rolling Stones eta Jimi Hendrixen itzala aipatu zituen.
Josebak, gainera, bestelako proiektuetan ere parte hartzen du: egun, Willis Drummond eta Sumision City Blues taldeetako kide finkoa da, eta Izaki Gardenak taldean ere ibilitakoa da.
BAIONA: Zazpi senideko
Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Axut! antzerki taldeen proposamen berria galduko duzu? Larunbatean, hilak 30, Etxepare lizeoan topatuko dituzu, 20:30ean. Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
- Zuzendaria: Ander Lipus
- Aktoreak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs
- Eszenografia eta argiztapen diseinua: Josep Duhau
- Musika: Ximun Fuchs
- Bideoak: Zigor Garro, Eñaut Castagnet
- Jantziak: Marodi Sorkuntzak
- Ekoizpena: Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Katti Biscay, Elise Robert Loudette
OIARTZUN: Gazte Akelarrea
Heldu da zita, eta urtero bezala, hemen da Gazte Akelarrea; Aste Santu guztian gozatzeko plan ederra!
EGITARAUA
Martxoak 30 Ostirala
23:00 Herriko Plaza
Txilly + Autobus Magikoa
Martxoak 31 Larunbata
22:30 Herriko Plaza
Little Martin Selektah + Urbi Selektah + Dantzall Sound
Martxoak 31 Larunbata
22:30 Karpa
Arkada Social + Liher + Anita Parker + Glaukoma + La Basu + DJ Txankleta
Sarrerak
- Ostirala 12 euro
- Larunbata 18 euro
- Bi Egunetako Bonoa: 30 euro
DURANGO: Topaklown
Klowna praktikatzen dutenen bilgunea da Topaklown, klownagatik jakin-mina dutenena edo, besterik gabe, seduzitzen utzi eta emozio eta umore onarekin gozatu nahi dutenena.
2013. urtetik, Aste Santuarekin batera, kode teatral hau xede edo bide artistiko bezala duten pedagogo eta artistak gonbidatzen ditu jaialdiak. Aitzakia on bat guztiok batzeko eta buelta emateko gaur egungo giro nahasi honi.
2018ko martxoaren 28tik apirilaren 1era seigarren edizioa egingo da.
Webgunea: www.topaklown.com.