Ze plan Antzerkiaren Nazioarteko Egunerako?

DONOSTIA: Mami Lebrun
Donostian VXIII. Antzerki Sariaren irabazle izan den Xake Produkzioen Mami Lebrun antzezlana eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokian. Azkar ibili, obra hau ikusteko azken aukera duzue eta!
IRUÑA: Etxeko saltsak
Irriziklo Hamar 2018ren barruan, Txalo Produkzioak egindako antzezlana da Etxeko saltsak, eta Nafarroako Antzerki Eskolan eskainiko dute gaur, 20:00etan. Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta bera baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.
Etxeko saltsak (Alan Ayckbournen Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da.
- Aktoreak: Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
BILBO: Ella no es Lyz Tailor
Bilboko Zirkuitua 2018ko lehen hiruhilekoaren egitarauaren barruan, La 9ª compañía antzerki taldearen proposamena da hau. Bilborocken eskainiko dute gaur, 20:00etan. Estatu Batuak. 1965, gutxi gorabehera. VIP jaia luxuzko etxe batean. Pertsona famatu eta Hollywoodeko izar ugari gonbidatuen artean. Elizabeth Taylorren koadro bat dago, Andy Warholek margotua eta bere modeloari oparitua, beste gela batean, zain.
Bere jabea ederki pasatzen ari da eta, dibertitzen amaitzen duenean, koadroaren bila etorriko da. Baina hori gertatu aurretik, gonbidatuetako batek obra ikusi nahi du, bere kasa. Bera bakarrik. Diskrezioz… Marcel Duchamp da, arte garaikidearen beste mito bat, festara etorri dena…
Azkenean, artista zaharrak bere helburua lortu duenean, Elizabeth Taylorrek in fraganti harrapatuko du.
- Antzezleak: Ana Blanco y Eguzki Zubia
- Testua eta zuzendaritza: Txema Trujillo
- Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
- Atrezzoa eta diseinuaren espazioa: La 9ª compañía
VILLABONA: Baskavigin
Gurea Antzokian egingo dute emanaldia, 20:00etan. 1615eko ekainean, 86 euskal balea-arrantzalek Islandiako iparraldeko ur hotzetaraino nabigatu zuten, Martín de Villafranca, Pedro de Aguirre eta Esteban de Tellería kapitainak zituztela buruan. Han, herrialde hartako gertakari beltzenaren protagonista izaten amaitu zuten.
Fitxa
- Zuzendaria: Aitor Aspe Fid
- Gidoia: Aner Etxebarria
- Argazkia: Jorge Roig
- Antzezleak: Richard Sahagún, Fernando Ustárroz, Abraham Puche, José Antonio Lobato, Mateo Franco, Ármann Goudmundsson, Gunnar Gunnarson, Sigurður H. Pálsson, Sesselía Ólafs