Ze plan?

Ze plan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan/@@download/image/2_zutabe_1469110039.jpg
2016/07/21
berria
Asteburu euritsua iragarri badute ere, GAZTEZULOtik gorputzari astindu on bat emateko hainbat plan proposatzen dizkizugu. 

GETARIA, LAPURDI: Uztailaren 22an,ostirala, GET IRIE festibala antolatu du Iparraldeko PROD. – IPK taldeak; etahonako musika taldeen lanaz gozatzeko aukera izango duzu frontoian, 18:00etatikaurrera: NAÂMAN & FATBABS, MASSY THE CREATOR, TRIPLE, PAPA STYLE, DIYSOUND, ROOTS ZOMBIE, KULTO KULTIBO, BIDADA SOUND.


ORERETA, GIPUZKOA: Madalenak ospatuko dituzteasteburu guztian zehar, beraz, jai giro etengabekoa izango da bertan,kontzertuak, jokoak, lehiaketak eta beste mila jarduerarekin, goizetik gauera.Parrandarako aukera itzela!



GASTEIZ:
Zinema eta musika beti ondo ibilidira eskutik helduta; hain zuzen, bi diziplinak batu ditu Artiumek, etaasteburu guztian zehar film laburrak eta zuzenekoak eskainiko ditu. Hala,zinema emanaldiekin batera, Enemigos Intimosen kontzertua eskainiko dute ostiralean, eta Vinila Von Bismarkek itxiko du ekitaldia larunbatean.


ELORRIO, BIZKAIA: Elorrioko airea musikaz beteko da asteburuan! BadatorMusikaire jaialdia, eta bere programa, mazedonia moduko bat da. Festibal honetan nahasten diren osagaiak oso ezberdinak dira, eta aire irekian zerbitzatzen dira, udakogaugiro sorginetan. Ez galdu, La Yegros ostiralean, Audience ‘Jai Alai Blues’larunbatean, eta Muerte subita’ mikroantzerkia igandean. Onena, dena doan!