Ze friki taldekoa zara? Adrelanina jonkiak

Ze friki taldekoa zara? Adrelanina jonkiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-friki-taldekoa-zara-adrelanina-jonkiak/@@download/image/gaztezulo_savag_1473861435.jpg
2016/09/14
berria
Abentura, kirola eta adrenalina pantaila handian sentitzeak zirrara sortzen badizu, arnasik gabe utziko zaituzte honako filmak!

Donostia Zinemaldirako sarrera gehienak agortu diren arren, badira oraindik ikusteko filmak. Zurea adrenalina eragiten duten abentura eta muturreko kirolak ikustea bada, adi film sorta basati honi!

Adrelanina jonkiak:

- BUNKER77
: Takuji Masuda  (Suitza). Savage Cinema abenturazko filmen saileko perla dahau. Bunker77 estatubatuar gazte errebelde baten istorio basati eta egiazkoada; mundu kaotiko batean, askatasuna, amodioa eta benetakotasuna bilatu zituen.Filmak Clark Gable-ren semeordearen bizitza irudikatzen du.

- L’Odyssée
: filmaren mundu mailako estreinaldiarekinamaituko da Zinemaldia; hots, Jacques Cousteauren bizitza hizpide duen JérômeSallek idatzi eta zuzendutako filmarekin.

- Let's Be Frank:Peter Hamblin, Erresuma Batua. Erraietako bidaia bat da, Frank James Solomonolatu handien surflariaren mundu ezezagunera. Kontinentearteko ikerketaklandestino batek, mitoaren, kondairaren eta errealitatearen arteko mugaklausotu, eta galdera hau luzatuko dio ikusleari... Nor da Frank?

- Surfers' Blood
:Patrick Trefz, AEB. Itsasoan erro sakonak dituen sendi bereko zenbaitpertsonaren istorioa kontatzen du. Hasi euskal kostaldeko antzinako arrantzarenmundu zaharretik, arraun eta surf-taulen egile Patxi Olidenen bitartez, eta SanFranciscoko metropoli modernoraino, Apple-ko diseinatzaile Thomas Meyerhofferezagunaren ordenagailuen forma bitxiekin. Hasi Sonoma Valleyko art...

- Orange Sunshine
: William A. Kirkley, AEB.Betiereko Maitasunaren Ermandadearen istorioa, inoiz kontatu gabea.Kaliforniako hegoaldeko surflari hippyen talde espiritual gisa hasi, eta drogapsikodelikoen munduko banatzailerik inportanteenak bihurtu ziren 60ko edo 70ekohamarkadetan. Bidegabekeria sozialaren aurka borroka egiteko eta bakeahedatzeko beren ametsekin bat eginez, idealista burujabeen talde honekdroga-trafi...


- The Fourth Phase
: Jon Klaczkiewicz, AEB. TheArt of Flight-en sortzaileek, Red Bull Media House-keta Brain Farm-ek, The Fourth Phase aurkezten dute,Travis Rice protagonista duen snowboard-film epikoa. Wyomingen dabilela, beresorterriko txoko ezkutuak esploratzen, Ricek 25.000 kilometroko bidaia batprestatuko du, Ipar Pazifikoko ur-zikloei jarraitzeko asmoz; han, elurrak etaizotzak ametsezko paisaiak eratzen dituz...


Aurreko eguneko gomendioa:



Etxeko txikientzat:

- Sausage Party helduentzako animazio-komedia batda, Conrad Vernonek (Madagascar 3) eta Greg Tiernanek(Thomas & Friends) zuzendua. Supermerkatuko elikagaiei buruzkofilm bat da: beren patuaren berri izango dute, eta hari aurka egingo diote.


- Storks
animazio-filmak haurtxoen eta zikoinenmitoa hartzen du abiaburutzat; hala, multinazional banatzaile baten moduanegituratuta dagoen haur-banaketako fabrika batean barrenduko da.Familia-komedia hau Doug Sweetlandek eta Nicholas Stollerrek zuzendu dute.