Ze euskal film ikusiko dira Berlinalen?

Ze euskal film ikusiko dira Berlinalen? Inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia 69. edizioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-euskal-film-ikusiko-dira-berlinalen/@@download/image/berlinale_efe.jpg
2019/02/06
berria
Inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia 69. edizioan.
Ze euskal film ikusiko dira Berlinalen?

Euskal zinema inoiz baino presenteago izango da Berlinaleko 69. edizioan; ostegunean hasiko da, otsailak 7tik 15era bitarte, eta zinemaren festarekin batera egingo dute Berlinaleko European Film Market ekimenak laugarren aldiz Euskadiko enpresa ugari bilduko ditu Basque Audiovisual markaren pean; Cinema from Spain izeneko eremuan egongo da standa, eta oro har, 50 proiektu zinematografiko dituen katalogoa banatuko dute bertan. Bestalde, sekzio ofizialetarako bi film hautatu dituzte eta bost Market Screenings izenekorako.

Hala, Berlinale Shorts atalerako hautatu dute Ion de Sosas eta Chema García Ibarrak (Apellaniz&De Sosa) zuzendutako La Leyenda Dorada (2019) film laburra, eta, bestetik, Culinary Cineman izango da Miguel Ángel Jiménezen (Kinoskopik Film Produktion) Y en cada Lenteja un dios (2017).

Aurtengo beste alderdi esanguratsuenetako bat izango dira, bestalde, nazioarteko erosle eta programatzaileentzat atondutako Market Screenings proiekzioak. Euskal jatorrizko bost proiektu izango dira bertan: Soinujolearen Semea (Fernando Bernués), Basque Selfie  (Joaquín Calderón), 70 Binladens (Koldo Serra), Elcano & Magellan (Ángel Alonso) eta Vitoria 3 de marzo (Victor Cabaco).