Ze Esatek! taldearen agurra
Euskal Herrian festa eta parrandak 10 urtez girotu ondoren, erretiroa hartuko dute.

Hamarkada bete du Ze Esatek! musika taldeak; bitarte horretan, Euskal Herriko txokoak girotu ditu, festa, parranda eta giro ona zabalduz. 2009tik hona, rock, reggae eta ska doinuak landu ditu musika kuadrillak; orain, 10 urte bete berritan, agurtu egin dira Twitter kontuan zabaldutako mezu honetan:
... bueno peña... AGUR! @ZeEsatek
— ZeEsatek! (@ZeEsatek) 11 de febrero de 2019
Komunikatua: pic.twitter.com/Qhjerwxfgi