Ze Esatek taldeak 'Rock & Ron' aurre-estreinatuko du Kortxoenean

Ze Esatek taldeak 'Rock & Ron' aurre-estreinatuko du Kortxoenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-esatek-taldeak-rock-amp-ron--aurreestreinatuko-du-kortxoenean/@@download/image/201111227506ze-esatek_doku.jpg
2012/12/13
berria
Ze Esatek taldeak iraila eta urria bitartean grabatu zuen 'Rock & Ron' DVD-a, eta datorren ostiralean, azaroaren 25ean, arratsaldeko 20:30etan, Donostiako Kortxoenea Gaztetxean egingo du lan berriaren aurre-estreinaldia.



Irailean eta urrian grabatu zuen Ze Esatek taldeak 'Rock & Ron' iraupen luzeko bigarren lanak abenduaren lehendabiziko astean ikusiko du argia.
Aurkezpen ofizialaren aurretik, datorren ostiralean, Donostiako Kortxoenea Gaztetxean egingo dute aurre-estreinaldia eta Kubako biran grabatutako dokumentala ere ikusgai izango da.
Abenduaren 3an, Donostiako DOKA Kafe Antzokian izango denez lan berriaren aurkezpen ofiziala, ostiraleko –azaroak 25– hitzorduan ez da zuzeneko kontzerturik izango. Hala ere, Kuban egindako dokumentala ikusi ondotik, dokumentalaren inguruko solasaldia izango da taldekideekin.