Zazpi magnifikoak

Zazpi magnifikoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zazpi-magnifikoak/@@download/image/2012744895Zazpi_Magnifikoak.jpg
2012/12/13
berria
MGM ekoiztetxeak John Sturgesek 1960an zuzendutako The Magnificent Seven westernaren bertsio berria egingo du. Momentuz zuzendaririk izendatu ez duten arren, zurrumurruek diote Yul Brynnerrek jatorrizkoan gorpuztutako Chris liderra Tom Cruisen esku geratuko dela, honen laguntzaile zen Vin (Steve McQueen) Matt Damon izango dela, eta Britt (James Coburn), aldiz, Kevin Kostner. Hori gutxi balitz, Calvera gaizkilearen papera, kasu honetan, Morgan Freemanek egingo omen du.