Zatoz GAZTEZULOren festART jaialdira!

Larunbat honetan, apairilak 12, festART jaialdia egingo dugu Donostiako Andia kalean, Alderdi Ederretik Gipuzkoako plazara doan kalean. Txokolarte kolektiboko kideen eskutik, kamiseta pertsonalizatuak egiteko aukera izango duzu, eta Maisha MC eta Endika Lahaine euskal raperoek girotuko dute arratsaldea.
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, kolore biziek, rap doinuek, eta bereziki, zapalgailu handi batek, hartu du Donostiako Andia kalea. Izan ere, festART jaialdia egingo dugu Txokolarte irudikapen esperimentaleko kideen eta Maisha MC eta Endika Lahaine rapeatzaile bizkaitarren laguntzarekin.
Lehenek Kamiseta Horizontalak izeneko ekimena gauzatuko dute; hau da, linoleoak, kolore guztietako margoak, kamisetak eta aipatutako zapalgailua erabiliz, kamiseta pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskainiko diote hurbiltzen den orori. Horretarako, komeni da garaiz heldu eta prozesu osoa bertatik bertara jarraitzea, denbora behar baita linoleoan gustuko irudia egin, kamisetaren gainean jarri, margoa eman eta zapalgailua gainetik igarotzeko.
Haiekin batera, Maisha MC eta Endika Lahaine raperoek musikaz bustitako errima zorrotzak entzunaraziko dituzte, eta sorpresak iragarri dituzte, gainera.
Beraz, larunbaterako iragarrita dagoen eguzkiaz gozatu, euskaraz mintzatu eta gainera, kamiseta bakar eta dotore bat zuk zeuk osatu nahi baduzu, badakizu: hurbildu GAZTEZULOren festART jaialdira!