Zatoz GAZTEZULO 100 festara!

Zatoz GAZTEZULO 100 festara! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zatoz-gaztezulo-100-festara/@@download/image/20099309367100_festa_kartela.jpg
2012/12/13
berria
GAZTEZULOK 100 zenbaki eta 9 urte bete dituela ospatzeko festa bikaina antolatuko dugu urriaren 17an Donostiako Tabakaleran. Bertso, musika eta dantza gau paregabea izango da.  

Ehungarrenera iritsi garela eta, pozez gainezka gaude. Orain arteko lanak eta esfortzuak merezi izan duela sentitzen dugu eta. Badugu ospatzeko aitzakiarik eta zuek guztiak ere horren partaide egin nahi zaituztegu, zuek ere gaztezulotarrak zarete. Horregatik, urriaren 17an Donostiako Tabakalera eraikinean antolatuko dugun GAZTEZULO 100 festara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
21:00etan hasiko da giroa, bertsolari eta rap abeslariek egingo duten aurrez aurreko norgehiagokarekin eta break dantzarien ikuskizunarekin. 22:30ak aldera izango da Mamba Beat taldekoen txanda, ez da jaio Bilbokoen erritmo dantzagarriekin aldakak mugituko ez dituenik! House-funk, acid-jazz eta elektro doinuekin egingo dugu aurrera, eta Aritz Sound Systemek jarritako musikak borobilduko du gaua. Plan bikaina da, anima zaitez eta hurbildu. Ez zaizu damutuko!