Zatoz bertsotara GAZTEZULOren eskutik

Datorren larunbatean, hilak 16, bertsozaleek hitzordu garrantzitsua dute Donostiako Antzoki Zaharrean. Bagera Donostiako Euskaltzale Elkarteak eta Irutxuloko Hitzak antolatutako saiora joan nahi baduzu, hemen duzu aukera. GAZTEZULOk sarrera bikoitza dauka zozkatzeko.
Punta-puntako sei bertsolari elkartuko dira larunbatean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Donostiako Antzoki Zaharrean. Unai Elizasuk aginduko dizkien gaiekin jolasean ariko dira Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Sustrai Colina.
Bagera Donostiako Euskaltzale Elkarteak eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean antolatutako ekimena izango da, korrika kulturalaren baitakoa.
GAZTEZULOn badugu sarrera bikoitz bat gure irakurleen artean banatzeko. Interesa baduzu hauxe besterik ez duzu egin behar: bidali mezu bat gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztuta, eta berehala sartuko ditugu zure datuak zozketa zakuan. Eskura duzu, bizkor!
Bestela ere, sarrerak oraindik Irutxuloko Hitzara hots eginda (943 467236) lor ditzakezu.