Zatoichi ****

Zatoichi, "Otso Zuri" ezizenez, da Takeshi Kitano zinemagile japoniarraren komedia bitxi honen protagonista. Elurra bezain zuri du ilea; zuriago arima. Samurai krudel eta odoltsu baten gehiegikerien aurka borrokatuko da Zatoichi ausarta antigualeko Japonian; ahulenen alde eginez. Japonian makina bat film egin dira Zatoichi anti-heroi bakartiaren inguruan. Hana-Bi maisulanaren egileak, ordea, ukitu berezia eman dio heroiari bere filmean; arte martzialen koreografiak modu errealistagoan atonduz. Veneziako Zinemaldiak saritu egin zuen Kitanoren film liluragarria.