Zarauzko triatloiaren XXV. edizioa, ekainaren 11n

Garai batean futbolaren itzal luzeari ihes egin ezinik zebiltzan hainbat kirolek gero eta indar gehiago dute geurean. Triatloia da horietako bat. Datorren larunbatean zilarrezko ezteiak ospatuko ditu Zarauzko probak, 700 parte hartzaile eta milaka ikuslerekin.
Nazioarte mailan dezenteko oihartzuna lortu duen proba da Zarauzkoa, eta prestigio handiko hainbat izenen parte hartzea iragarri du antolakuntzak. Gizonezkoen artean Eneko Llanos izango da faborito nagusia; gasteiztarrak joan den urtean eta beste zazpi ediziotan irabazi du Zarauzko proba. Timo Brach, Mathias Hecht edo Mikel Elgezabal bezalako kirolari puskak saiatuko dira aurrea hartzen. Emakumezkoetan, berriz, iazko garailea Catriona Morrison izango da faborito nagusi. Eva Ledesma, Jodie Swallow, Julia Grant, Ana Burgos eta Anna Cleaver izango ditu aurkari besteak beste.
Larunbatean izango da proba, baina asteburu osoa hartuko dute ekitaldiek. Munoa plazan triatloi-marka handien erakustazoka, bertako gastronomia dastatzeko aukera (parrilan erretako oilaskoa, gatzatutako antxoa eta hegaluze pintxoak, Getariako txakolina, taloak ), eta musika (kontzertuak, DJak, trikitixa) izango da ostiraletik hasita. XXV edizioetako argazkiekin osatutako erakusketa ere hainbat egunetan luzatuko da.
Nobedade asko dakartza aurtengo edizioak. Esanguratsuena antolatzaileek parte hartzaileen segurtasunerako lortu duten aurrerapausoa izan daiteke. Eliteko probetan gertatzen den bezala, bizikletan egin beharreko bide guztia trafikoari itxita egotea lortu dute. Jose Luis Kortak gidaturiko VIP taldea eta Getaria, Zumaia eta Zarauzko arraunlariek osaturiko talde bana nor baino nor arituko dira ergometroa, spining eta zintan.