Zarauzko Triatloian izena emateko epea zabalduko dute otsailaren 8an

Zarauzko Triatloian izena emateko epea zabalduko dute otsailaren 8an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zarauzko-triatloian-izena-emateko-epea-zabalduko-dute-otsailaren-8an/@@download/image/2012226929triatloia1.jpg
2012/12/13
berria
Zarauzko Triatloian izena emateko epea zabalduko dute otsailaren 8an
Ekainaren 9an egingo dute Zarauzko BH Triatloia. Izena emateko epea datorren asteazkenean zabalduko dute, goizeko 11:00etan. Parte hartu nahi dutenek110 euro ordaindu beharko dituzte, eta beste bi txipagatik. Oraingoz, 650 plaza daude; interesatuek Euskadiko Triatloi Federeazioaren webgunean eman behar dute izena.

Ondoren, antolakuntzak bete beharreko orri bat bidaliko dio parte hartzaile bakoitzari, Triatloiaren ondorengo afarira joango ote den zehaztu, eta bestelako zerbitzuak eta aukerak ere kontutan hartzeko. Aurreikuspenen arabera, formulario hori apirilaren 30ean bidaliko dute.
Noski, parte hartu nahi bai baina lekurik gabe geratu direnen artean itxaron-zerrenda bat osatuko dute, izena ematerakoan jarraitu duten ordenua segiz. Bertan inskribatuta daudenen behin behineko zerrenda ere maiatzaren 31an argitaratuko dute.
Irabazleen artean hainbat sari banatuko dituzte. Hain zuzen, gizonezko eta emakumezko irabazleei 3.000 euro emango zaizkie kategoria bakoitzean, bigarrenei 2.000 euro, eta hirugarrenei 1.000. Hortik aurrera, eta 10. postura arte, sariaren balio murriztuz joango da.
Gainera, irabazleek datorren urteko Triatloian parte hartzeko aukera ziurtatuta izango dute. Dena dela, aurtengoan, Euskadiko Txapelketa ere egingo da egun berean, eta beraz, lehen hiru triatletek Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik sari bana jasoko dute, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan.
Ez hori bakarrik: metara iristen diren lehen bi zarauztarrei ere sari bana emango zaiezkie.

Egitaraua


Ekainak 8, ostirala:
Munoa plazako EXPO gunean dortsalak banatuko dituzte, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.

Ekainak 9, larunbata:
- Munoa plazako EXPO gunean azken dortsalak banatuko dituzte, goizeko 9:00etatik 11:00etara.
- Gune berean BRIEFING saioa egingo dute goizeko 11.00etatik 11:30etara.
- Malekoian kokaturik egongo den BOXES inguruan triatletei zenbakia jarri eta materiala ikuskatuko zaie, 12:00etatik 14:15etara bitartean. Bertan ekipaia uzteko aukera ere izango da, Kontsignetan.
- Getariara eramango dituzten autobusak martxan izango dira 13:30etatik 14:15etara. (Lehenengoa soilik emakumezkoentzat).
- Emakumezkoen irteera 14:45etan, eta gizonezkoena 15:00etan.
- Helmuga Lege Zaharren Enparantzan izango da, Udaletxe parean.
- Sari banaketa leku berean egingo dute, 20:00ak aldera.

Ekainak 10, igandea:
Triatloi txikia egingo dute, goizeko 11:00etatik 13:00etara.