Zarautz, nazioarteko surfaren topagune

Abuztuaren 28tik irailaren 2ra bitartean San Miguel Pro Zarautz surf txapelketaren 6. edizioa egingo dute Zarautzen. Nazioarteko surflari onenekin batera, dozena bat euskal kirolari ere arituko dira, Aritz Aranburu buru dutela, nor baino nor olatu onenaren bila.
Zarauzko Surf Elkarteak antolatutako txapelketa Europako surf egutegiaren baitan huts egin ezinezko zita bilakatu da. Izan ere, ASP Men's Star Eventsmundu mailako zirkuituaren seigarren geraldia egingo dute surflariek Gipuzkoako kostako hirian, Australiatik, Hego Afrikatik eta Estatu Batuetatik igaro ostean.
Matt Banting australiarra eta William Cardoso brasildarra dira zirkuituko liderrak uneotan, baina gauzak zail jartzen ahaleginduko dira gainerako surflariak ere, ehundik gora orotara. Zarauzko txapelketak 6 izarreko kategoria du.
Aurtengoan, gainera, hainbat berrikuntza gehitu nahi izan dizkiote antolatzaileek, eta horregatik, hilabete osoan zehar Pablo Ugartetxea marrazkilari kosmopolitaren erakusketa izango da ikusgai Zarauzko aretoetan. Halaber, txapelketa bitartean zuzeneko grafiti erakusketak egingo dituzte gune nagusian, eta ikusleek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Uda amaitu aurretik, olatu onenez eta surf giroaz gozatzeko topagune izango da Zarautz.
Txapelketako detailerik txikienak ere galdu nahi ez dituztenek baliabide teknologiko anitz izango dituzte eskura. Bideoak eta argazkiak online edo mugikor bidez ikusteko aukera eskainiko dute, eta olatuen egoera, eguneko momenturik gogoangarrienak, elkarrizketa esklusiboak, lehiaketak, etab. jaso ahal izango dituzte erabiltzaileek bertaratu beharrik gabe. Guztia On the Box!en bidez, Euskaltelen eskutik.
Surf txapelketaz gain, kontzertu eta barbakoa gauak ez dira faltako Zarautzen. Bost gauetan nazioarteko talde ezagunek eskainiko dituzte kontzertuak (oraindik zehazteko dago kartela), eta horien ostean DJek luzatuko dituzte gauak.

Den dena eskura!

San Miguel gauak