Zarautz Korrock. Bilduma 2002

Zer gertatzen da toki batzuetan musika aldetik hain oparoak izateko? Adibidez, zergatik dago halako mugimendua Tolosan, Hondarribian, edo Beran? Auskalo! Oraingoan Zarautz herriaz ari gara, bertako 18 talderen abestiak dakartzan Korrock bilduma dela eta. Batzuk aski ezagunak dira: Eraso, Asier Serrano, Arakajaun
Gainontzeko gehienak, ordea, ez. Eta joera nagusi batzuk ageri dira. Batetik, metalak indartsu darrai Zarautzen Neu, Swot, Nork, Eraso
-, bere garaian Estigiak eta ondoren Anestesiak ereindako bidetik. Bestetik, hardcore talde asko dago: Folkcore, Code 69, Erantzun
Dena den, uhin bareagoak ere badira itsasertz horretan: Delorean eta Ad Lib taldeen pop-a, adibidez. Interesgarria.