Zaratak hiriak hartu ditu

Beharbada ez gara konturatzen, baina hiriak geroz eta zaratatsuagoak dira, eta horrek gure osasunean eragin zuzena du. Europako hiri handienetan arazoa larria da; 5 europarretatik batek gehiegizko kutsadura akustikoa jasaten du. Datuak Ingurugiroaren Europako Agentziak eskaini ditu, eta ikerketan zehazten dutenez, kutsadura maila gora doa etengabe.
Datuek hauxe diote; egunero, 113 milioi lagunek jasaten dute 55 dezibeliotik gorako kutsadura akustikoa, gomendatutako maximoa nabarmen gaindituz. Zifrak gora doaz, eta egun, zonalde urbanoetako hiritarren %50 jasaten dute 55dzb-tik gorako kutsadura akustikoa.
Eragileak autoak dira nagusiki, baina trafikoa ez da errudun bakarra; hegazkinak, trenak eta industria jarduerek ere badute eraginik. Arazoari aurre egiteko, Parisen adibidez, zarata neurtzeko radarrak jarri dituzte erdigunean.
Zarataren afera ez da txantxetarako kontua; ikerlarien arabera, kutsadura akustikoak 12.000 heriotza goiztiar eragiten ditu urtero europan, eta horrekin batera 48.000 bihotzeko arazo eragiten ditu. Hain zuzen, 40dzb-tik gorako zarata maila jasateak estresa eragiten du, kortisol mailak igoz, eta hipertentsioa eraginez.