Zaporeak, berriro Greziara

Zaporeak, berriro Greziara Bi proiektutan parte hartuko dute, 500 errefuxiatu elikatuz. Dagoeneko hasi dira Chiosen lanean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaporeak-berriro-greziara/@@download/image/42bdd7b6-e69b-4b49-95e4-b82f6e182d2d.jpeg
2017/10/10
berria
Bi proiektutan parte hartuko dute, 500 errefuxiatu elikatuz. Dagoeneko hasi dira Chiosen lanean.
Zaporeak, berriro Greziara

Zaporeak Proiektua Greziara itzuli da. Iraila erdialdetik ari dira boluntarioak Patrasen laguntzen. Suitzako Food Kind elkarteak martxan jarritako proiektua da Patrasekoa. 2017ko urte hasieratik daramate lanean bertan, eta egunean 350 errefuxiaturi otordu bat ematen diete. Larunbatean, urriak 7, lehen bidaia antolatu zuten, eta hiru boluntario dabiltza dagoeneko lanean. Helburua, pixkanaka Chioseko menuak prestatzea eta sukaldea materialez hornituta egitura hobetzea da.

Oraitz Garciak azaldu duenez, bi proiektuetan parte hartuko dua Zaporeakek, guztira 500 errefuxiaturi jaten emanez. Uztaila eta abuztuan zehar lau kide Grezian izan ziren martxan dauden proiektuak ezagutu eta aztertuz. Bidai hartatik idatzitako txostena aztertuta, Patras eta Atenaseko Victoria Social Centerreko proiektua babestu eta laguntzea adostu zuten.

Hala, gaur, urriak 10, lehen boluntario taldea doa Atenaseko Victoria Social Centerrera. Espainiako SOS Refugiados taldeak kudeatutako eraikin eraberritua da Victoria Center eta Zaporeak Proiektuak sukaldearen kudeaketa eramango du, hasiera batean 100 errefuxiatuentzako otorduak prestatzen.

Bi proiektu horiek dira Zaporeak Proiektuak lagunduko dituena Greziara egindako bere bueltan. Chioseko lanak emandako esperientziarekin lehen urratsak ematea da asmoa, eta gero egoerak eskatuko du nola jarraitu aurrera.

 

Euskal Sukaldaritzaren babesa
Euskal sukaldaritzak bere sostengua erakutsi dio Zaporeak proiektuari, eta errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko prest daudela azpimarratu dute batera eskainitako prentsaurrekoan. Bertan izan dira: Juan Mari eta Elena Arzak, Pedro Subijana, Iñigo Lavado, Pablo Loureiro, Josean Eizmendi, Ramon Roteta, Fernando Barcenas, Luis Mari Bujanda, Amaia Ortuzar, Juan Manuel Garmendia, Rafa Gorrotxategi, Tiburcio Eskisabel, Jose Miguel Zendoia, Visi Irizar, Monty Puig-Pei, Aitor Arregi, Pablo Vicari, Tristan Montenegro, Xabier Zabaleta eta Koldo Lasa, besteak beste.

 

  • Zaporeak Proiektuarekin harremanetan jarri nahi duzu? proyectosabores@gmail.com.