Zapatila biodegradagarriak erosiko zenituzke?

Zapatila biodegradagarriak erosiko zenituzke? Gehiengoak kontziente gara hondakin kopuru kezkagarria pilatzen dugula egunero egunero. Erabiltzeari uzten diogunak edota bi aldiz pentsatu gabe zaborretara botatzen dugunak denbora asko behar izaten du desagertzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zapatila-biodegradagarriak-erosiko-zenituzke/@@download/image/OAT-Concept-Cleanplate.jpg
2022/04/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gehiengoak kontziente gara hondakin kopuru kezkagarria pilatzen dugula egunero egunero. Erabiltzeari uzten diogunak edota bi aldiz pentsatu gabe zaborretara botatzen dugunak denbora asko behar izaten du desagertzen.
Zapatila biodegradagarriak erosiko zenituzke?

Hori kontuan hartuta, OAT Shoes erakunde holandarrak material biodegradagarriekin sortutako zapatila ekologikoak merkaturatzen ditu. Honela, erabiltzeari uzten zaionean modu azkarrean deskonposatzen hasten dira. 

Horretarako, oinetako hauek lur-azpian lurperatu behar dira behin erabilita. Honela, desintegratzen hasiko dira pixkanaka. Gainera, ureztatuz gero bertan landare bat ere jaio omen liteke! 

Aukeratzeko kolore ezberdinak dituzte gainera: berdea, horia, gorria eta urdina. Dena den, benetan biodegradagarriak badira, kolorea gutxienekoa da. Egitasmo polita da moda eta diseinuaren mundua jasangarriago bihurtzeko.