Zaleen diktadura

Aste hauetakoren batean estreinatu behar zuten Dragon Ball telesaila ezagunaren zinema egokitzapena. Baina itxaron beharko dugu, eta ez dakigu noiz arte. Kontua da, telesailaren jarraitzaileek lehen irudiak ikusteko aukera izan zutela, eta oso kritika gogorrak izan zituztela. Hortaz, Fox ekoiztetxeak eszena berriak filmatzeko agindua dio James Wong zuzendariari. Urte bukaera baino lehen trailer berria egin nahi dute jarraitzaileen harrera jakiteko. Ona bada, aurrera. Bestela, auskalo