Zalduako erromatar aztarnetegira bisita igandean Aranzadiren eskutik

Zalduako erromatar aztarnetegira bisita igandean Aranzadiren eskutik Nafarroako Auritzen kokatutako erromatar aztarnategia bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute igande goizerako. Aurtengo kanpainan aurkitutako material eta egiturak erakutsiko dituzte eta horien inguruko azalpena emango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zalduako-erromatar-aztarnetegira-bisita-igandean-aranzadiren-eskutik/@@download/image/zaldua.jpg
2021/07/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Nafarroako Auritzen kokatutako erromatar aztarnategia bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute igande goizerako. Aurtengo kanpainan aurkitutako material eta egiturak erakutsiko dituzte eta horien inguruko azalpena emango dute.
Zalduako erromatar aztarnetegira bisita igandean Aranzadiren eskutik

Aranzadi zientzia elkarteak Zalduako erromatar aztarnategia (Auritz, Nafarroa) ezagutzeko bisita gidatua antolatu du iganderako, hilak 25. Bisitaren iraupena ordu betekoa izango da gutxi gorabehera eta aurtengo kanpainan aurkitutako material eta egiturak erakutsi eta azalduko dituzte. Euskarazko bisita 11:00etan izango da eta aurrez eman behar da izena parte hartzeko. 

Proiektu honek Zalduako aztarnategia eta Pirinioetako galtzada erromatarra uztartzen ditu Ibañetako pasabidean eta Urrobi ibaiaren arroan. Aztarnategia erromatarren garaiko hiri bati dagokio eta, gaur egun, Nafarroa Garaian kokatuta dago, Auritz eta Aurizberri herrien artean. Hiria zeharkatzen duen galtzadak antzinako Hispania eta Galiako lurraldeak batzen zituen, Ibañetako lepoaren hegoaldeko lurretan barrena.

Zalduako aztarnategiaren webgunean informazio ugari aurki daiteke: bideoak, artikuluak, museo birtuala, hitzaldiak...

Finantziazio kanpaina
2011. urtetik aurrera galtzada eta aztarnategiaren barnean ikerketa eta dibulgazio jarduerak gauzatu dituzten arren, proiektuaren etorkizuneko finantziazioa ez dago bermatuta. Hori horrela, Auritzeko Udalak norbanakoen zein enpresen diru ekarpenak jasotzea helburu duen Nafarroako Gobernuko MEKNA proiektua du abian. Nafarroako Foru Ogasunean zergak ordaintzen dituen pertsona fisikoei zein enpresei zuzendutako proiektua da. Egindako diru ekarpenen truke zerga-onurak jasoko dira. Hemen bildu dute horren inguruko informazioa.