Zalantzak argitzeko unea

Abenduaren 16an ETBko "Basetxea" telesaioa bukatuko da, eta jakinminez lo hartu ezinik daudenen zalantzak argitu egingo dira. Nork irabaziko du? GAZTETXULOn kiniela egin dugu. Hona hemen irabazteko gure hiru faboritoak. Are gehiago, txapelduna nor izango den esaten ere ausartuko gara. Hassan da gure faborito nagusia. Zein iritzi duzue zuek?
Baietz hiru hauetako bat gailendu!
Koldo Uribe-Etxebarria (30 urte, Erratzu)
Mutil sentibera dugu nafarra eta, bere zintzotasuna dela eta, irabazteko aukera duela uste dugu. Gainera, belarretara ohituta dagoen arren, ongi egokitu da basamortura. Josu eta Igor kanporatu zituztenetik, Koldo da lehiakiderik zaharrena eta horrek nolabaiteko begikotasuna piztu lezake botoa emango duten ikusleen artean.
Hassan Tiar 'Hax' (29 urte, Orio)
"Basetxea"-ko beteranoa da. Hilabete pasatu du sakeleko telefono eta tabako gabe. Ziurrenik, saioa amaitu ondoren, parrandarako gogoz aterako da, hori baita bere zaletasun nagusietako bat. Kontuz ibili beharko du, neska asko hurbilduko zaizkio eta. Gure faborito nagusia; gora mestizajea!
Julen Fernandez 'Jata' (27 urte, Lekeitio)
Batzuen gogokoa ez izan arren, badu irabazteko aukera. Eskalatzailea denez, bere trebetasuna erakutsi du "Basetxea"-n. Abentura nahiak bultzatu du lehiaketara, eta aurreko edizioan parte hartzeko gogoz geratu zen. Jenio bizia duela diote askok; hainbatek, aldiz, horixe atsegin dute.
INKESTA
Lehiakide batzuei iritzia eskatu diegu. Gehienen diagnostikoa bat dator gurearekin. Zalantzarik gabe, 'Hax'-ek du jarraitzaile gehien.
Ibai Abajo 'Deko' (23 urte, Orduña)
Hassan hasieratik dago "Basetxea"-n. Gainera, oso mutil ona eta umila da. Beraz, nire ustez, berak merezi du irabaztea.
Nahikari Gogorza 'Galo' (21 urte, Azkoitia)
'Jata'-k irabazi beharko luke, gauza on asko egin ditu eta. Hala ere, Hassanek aukera gehiago du irabazteko: lehiaketa hasieratik dago eta froga guztiak gainditu ditu. Gainera, kilo asko galdu dituen arren, beti dago lanerako prest.
Igor Miner 'Mintxo' (30 urte, Hernani)
Koldo eta 'Jata' ez ditut ezagutzen, ni irten ondoren sartu baitziren. Nire ustez, Hassanek du aukera gehien. Jendeari bere jarrera gustatzen zaio eta, interneteko mezuetan, bere alde egiten dute gehienek. Bestalde, gurasoak mairuak dituenez, bat dator desertuarekin.
Nerea Bedialauneta 'Ixidora'(23 urte, Ondarroa)
Hassanek irabaziko du. Berak iraun du gehien. 35 egun pasatu ditu bertan, eta berak sufritu du gehien. Horregatik merezi du irabaztea. Dena den, 'Jata' ere gogoko du jendeak.
Esther Perez 'Epi' (21 urte, Iurreta)
Hassanek eta 'Jata'-k dute irabazteko aukera. Hassanek, hasieratik dagoelako. Eta 'Jata'-k, gerora ikusiko diren (aldizkaria esku artean duzuenerako ikusitakoak, beharbada) zenbait gauza direla eta. Hala ere, nire ustez, Eiderrek merezi du irabaztea; neska izanik, kontu askotan desabantaila duelako, hilerokoak dakarren ahulezia, adibidez.
Xabi Totorikaguena 'Xaibor' (23 urte, Gernika-Lumo)
'Jata'-k ez du irabaziko, porru-erretzaile eta lore-ontzia baino ez delako. Bidaia irabazteko baino ez da ari, eta txoko batean geratzen da atentzioa ez emateko. Koldo, berriz, oso ona eta sentibera da, eta baditu irabazteko dohainak. Dena den, ez dut uste irabaziko duenik. Argi eta garbi dago Hassan dela jendearen gustukoena eta berak irabaziko duela.