Zakurrentzat ere ekologiko

Zakurrentzat ere ekologiko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakurrentzat-ere-ekologiko/@@download/image/2011248430rio_de_janeiro.jpg
2012/12/13
berria
Rio de Janeiro-n zakurrentzako jatetxe naturala ireki berri dute. Pet Delicia: Cozinha com Amor du izena eta bertan zerbitzatzen duten janariak ez du kontserbagarririk ezta koloratzailerik ere. Robertak eta Jorgenek osatutako bikotearen ekimena izan da Brasileko zakurrentzako lehen jatetxea irekitzea.  Negozioa hedatzeko asmotan dabiltza: Sao Paulon, Brasilian eta Belo Horizonteko animalientzako dendetara eta supermerkatuetara ere eraman nahi dituzte zakurrentzako propio prestatutako platerak. Gure sukaldarien artean zenbat Michelin izar banatu dituzten kontua hartuta, inork ez al du ideia bere egingo?