Zakurrentzako kontsoladorea

Zakurrentzako kontsoladorea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakurrentzako-kontsoladorea/@@download/image/94p16Gadget.jpg
2012/12/13
berria
Zakurrentzako kontsoladorea
Bai, ondo irakurri duzue. Zakurrentzako kontsoladoreak eskaintzen dituzten iragarkiak topatu ditugu sarean. Teknologia berrietan, berriena! Hori bai, oraingoz arrentzat dira bakarrik. Kontsoladoreak panpina dirudi, eta garbitu ahal izateko, aska daitekeen uzki baten imitazioa darama. Zer nolako sesioak etxean, gailua nork garbitu behar duen erabakitzeko! Hamaika ikusteko jaioak omen gara, baina honekin, baita hogeita bi ere… Produktu berriak arrakastarik izango duen ez dakigu, baina erabiltzaileetako asko jabea bezain lizunak badira… ospa aldamenetik azkar!