Zakurrentzako gimnasioa

Zakurrentzako ileapaindegiak aspaldi ireki ziren Euskal Herrian eta gaur egun ez dira arrotzak guretzat. Zakurrak garbitzeko makinak ere zabaldu dira zenbait gasolindegietan. Dena den, ez dugu orain arte txakurrentzako gimnasiorik ikusi. Urte gutxi barru, ordea, baliteke gure etxe ondoan mota honetako gimnasioren bat izatea. Alemaniako Harz herrian animalientzako birgaitze zentru bat ireki dute. Han zakurrek kirola egin dezakete. Beste aukera batzuk ere badituzte, hidromasajea edo bainu bero bat hartzea, adibidez. Ez dago batere gaizki, ezta?