Zakurren hizkuntza

Japoniako jostailu enpresa batek zakurrek erabiltzen duten hizkuntza itzultzeko makina asmatu du. Tramankuluak ehun bat dolar (120 euro inguru) balio ditu, eta zakur baten zaunkak aztertu ondoren, eta beste zakur batzuen zaunkekin alderatuta, zakurra pozik, triste edo haserre dagoen esateko gai da. Gaur egun, zakurra nola dagoen esateko, sei aukera ematen ditu tresna berriak, baina baliteke aurrerantzean aukera gehiago ematea.