Zakurrak eta minbizia

Erresuma Batuko Amershan erietxeak egindako ikerketa batek berretsi duenez, zakurrek, usaimenaren bidez, minbizia antzeman dezakete. Maskuri minbizia duten 36 gaixoen txiza jaso ondoren, zenbait arrazatako zakurrei gaixoen txiza baztertzen erakutsi diete. Zakurrek ondo baino hobeto ikasi dute euren egitekoa: ustez osasuntsu zegoen pertsona baten txiza baztertu zuten, baina azterketa egin ondoren, giltzurruneko minbizia antzeman zioten pertsona horri.