Zakurra tiroka

Zakurra tiroka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakurra-tiroka/@@download/image/2012535635Zur_eta_Lur_zakurra.jpg
2012/12/13
berria
Ehiza zakur batek gizon bat hil du tiroz Saratoven, Errusian. Auto baten barruan gertatu da, bidean. Animaliaren jabeak atzeko eserlekuan zeraman eskopeta, tirokatzeko prest eta zorrorik gabe. Halako batean, zakurra urduritu eta hankaz sakatu du kakoa. Kanoia aurreko eserlekuari begira zegoen, eta balak bete-betean jo du gidaria. Eskualde Auzitegiak urtebete eta hiru hilabeteko zaintzapeko askatasuna ezarri dio Igor Solomiri, zakurraren eta eskopetaren jabeari.