Zakur jana errusiar soldaduentzat

Zakur jana errusiar soldaduentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakur-jana-errusiar--soldaduentzat/@@download/image/20116308820txakur_jana.jpg
2012/12/13
berria
Errusiako Barne Ministerioak zakur janarekin elikatu zituen bere soldaduak orain dela hilabete batzuk. Horixe bera adierazi du Igor Matveyev komandante ohiak, eta dirua aurrezteko egin zutela gehitu du. “Erregosia zela esaten zieten, eta "zakur jana" zioten etiketak estali egiten zituzten”. Hau eta Vladivostokeko basean izandako beste hamaika irregulartasun argitara ekartzeagatik kanporatu berri dute  Matveyev armadatik.