Zakur gidaria

Zakur gidaria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakur-gidaria/@@download/image/27p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Zakur gidaria
Erresuma Batuko telebista aurkezle ospetsu bati damutu zaio bulldog zakurra autoan utzi izana. Aurkezlea autotik atera eta etxera joan zen, motorea nahi gabe piztuta eta zakurra gidariaren aldameneko eserlekuan utzita. Bulldog-ak autoa abian jarri eta 100.000 libra balio duen Masseratia etxeko hormaren kontra jo zuen. Zakurrak auto eskoletara bidaltzen hasi beharko al dugu?