Zakur argalegia

Zakur argalegia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakur-argalegia/@@download/image/44p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Zakur argalegia
Zakurra argalegi izateagatik, animalia kendu diote berriki Alemaniako Nuremberg hiriko emakume bati. Emakumeak bidaia bat egin nahi zuen, eta animaliaren txartela ez ordaintzeko, zakurra eskuko fardelan gordetzea otu zitzaion. Lekua izan zezan,  ordea, "dietan" jarri zuen; zakurrak 24 kilo pisatzen zituen "dieta" hasi aurretik eta 12 kilo ondoren. Hala ere, bidaia egin baino lehen, bi poliziek emakumea eta zakurra ikusi zituzten kalean. Harri eta zur geratu ziren animalia hain argal ikusita, eta jabeari galdeketa egin ondoren, gertatutakoaren berri izan zuten. Emakumea bidaiderik gabe geratu zen.