Zakila… zast!

Zakila… zast! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zakila-zast/@@download/image/amantis_religiosa.jpg
2012/12/13
berria
Emazte ekuatoriar batek senarra zakila gabe utzi du, dirudienez, jeloskorraldia izan eta gero. Ez nolanahikoa, bistan denez. Emakumeak Deysi izena du, eta aurrerantzean txiza egiteko beste bide batzuk erabiliko beharko dituen gizagaixoak, berriz, Octavio. Gertaerak Lorenna Bobbit-en afera ekarri digu gogora, 1993. urtean bikotea lukainka gabe utzi zuen estatubatuar ezagunaren kasua, alegia.