Emakume zaintzaileen lana ez da diruz ordaintzen eta urtean 10.8 bilioi dolarreko balorea du

Emakume zaintzaileen lana ez da diruz ordaintzen eta urtean 10.8 bilioi dolarreko balorea du Oxfan Intermón GKEaren arabera zaintzailearen figuran ezberdintasun ekonomikoa izugarria dago, ordainduak izaten direnak ere oso gaizki ordainduak egoten baitira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaintzaile-emakumeen-lana-ez-da-soldata-batekin-ordaintzen-eta-urtean-10-8-bilioi-dolarreko-balorea-du/@@download/image/Consejos-para-cuidadores-de-un-enfermo-crónico-945x678.jpg
2020/01/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Oxfan Intermón GKEaren arabera zaintzailearen figuran ezberdintasun ekonomikoa izugarria dago, ordainduak izaten direnak ere oso gaizki ordainduak egoten baitira.
Emakume zaintzaileen lana ez da diruz ordaintzen eta urtean 10.8 bilioi dolarreko balorea du

Espainiar Estatuan soldatarik gabeko zaintza lanak 180 milioi eurotakoak izan ziren eta 130 milioi ordutakoak. Beste modu batera esanda: 16 milioi pertsona 8 ordu egunero lanean aritzearen parekoa.

Hori dela eta, GPEak aldarrikatu du langile hauek beste langile guztien eskubide laboral berdinak edukitzea, gutxieneko erreta bermatuz. Izan ere, ezberdintasun ekonomikoa latza da eta kontrolpetik kanpo dago. Zaintza lanek eta krisi globalaren ezberdintasunek muturreko aberastasuna eta sistemaren maskulinizazioa azpimarratu dituzte, inoiz baino garrantzia gutxiago emanez zaintzaren ekonomiari eta genero ezberdintasunei. Izan ere, zaintza lanak ia beti emakumeen esku geratzen dira.

Ordaindu gabeko zaintzaren lanek duten balore ekonomikoa mundu osoan 10,8 bilioikoa da. Zifra hau teknologiaren industriak sortzen duen zifraren hirukoitza da txostenaren arabera. Zaintzak finantzatzeko Oxfam-ek aberatsenen zergetan %0.5 gehitzea proposatzen du datozen hamar urteetan. 2019an milioi askoko munduko aberatsenek 4.600 milioi pertsonek batera zuten aberastasun guztia biltzen zuten. Zirkulua gehiago txikituz, munduko 22 gizonezko aberatsenek, Afrikako emakume guztiak batuta baino aberastasun gehiago dituzte. GPEak estimatu duenez, milioi askoko horiei zergak apur bat igoz 117 milioi lan postu sortu litezke hezkuntza, osasun eta adinekoen zaintzako arloetan.

Ordaindu gabeko zaintzaren ardura emakumeengan dago
Zaintzaren barruan haurrak zaintzea, adinekoak zaintzea, ezgaituak zaintzea eta gaixotasun fisiko edo mentalen bat duten pertsonak zaintzea sartzen dira. Lan horiez gain etxeko beste jarduerez ere arduratu behar izaten dute, hala nola, kozinatzeaz, arropa garbitzeaz, harrikoa egiteaz... Guztiak ere, ezinbesteko jarduerak dira gure gizartearen ekonomia mantentzeko. Honelako jarduerei inork ez balie denborarik eskainiko, ekonomia osoak kolapsatuko lirateke Oxfam-en arabera.

Zaintza hauen ardura batez ere emakumeek hartzen dute beren gain eta hori frogatzeko hainbat datu eskaini ditu GPEak: Mundu mailan laneko adinean dauden emakumeen %42k ez du soldatapeko lanik, kopuru hau ordea izugarri jaisten da gizonezkoetan, %6 besterik ez direlarik.

Baldintza kaskarrak
Maila globalean, zaintza lanetan profesionalki aritzen direnen lan baldintzak izugarri kaskarrak dira. Mundu osoan 67 milioi zaintza profesional daude eta horietako %80 emakumezkoak dira. Gainera kasu gehienetan ez dute gutxieneko soldatarik ezta egindako orduen erregistrorik ere. Gainera, kasuen %90ak ez du gizarte segurantzako zerbitzuak erabiltzeko aukerarik.

Egoera iraultzeko sei neurri
Egoerari buelta eman eta emakume hauen eskubideak bermatzeko sei neurri proposatzen ditu txostenak:
1. Diru publikoaren inbertsio handiagoa arreta eta zaintza arloan.
2. Muturreko aberastasunarekin amaitzea muturreko pobreziarekin amaitzeko.
3. Zaintza lanaren soldata duinak legislatzea.
4. Erabakiak hartzerako garaian langile hauek eragin handiagoa izatea.
5. Arau sozial eta sexistak deuseztatzea.
6. Enpresek lan hauei balorea ematea ordutegi malguekin eta prestazio ezberdinekin.