Zaindu zure TikTok kontua, zure CV berria izan liteke

Zaindu zure TikTok kontua, zure CV berria izan liteke Erakundeak sare sozialak erabiltzen hasi dira profesionalak topatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaindu-zure-tiktok-kontua-zure-cv-berria-izan-liteke/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-17 a las 11.40.07.png
2023/01/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erakundeak sare sozialak erabiltzen hasi dira profesionalak topatzeko.
Zaindu zure TikTok kontua, zure CV berria izan liteke

Zure Linkedln-eko profilean argazki profesional bat baldin baduzu, baina zure TikTok kontuan txantxak besterik igotzen ez badituzu, beharbada ez duzu horrenbeste nahi duzun lanpostu hori eskuratuko. Izan ere, ez denbora alferrik galdu zure Curriculum Vitaeari itxura bikaina ematen Canva erabiliz, orain giza baliabideetako departamentuak euren etorkizuneko langileak Twitter edo TikTok bezalako sare sozialetan bilatzen dituzte. 

Orain arte Linkedln zen talentu berriak errekurtatzeko atari nagusia, bertan iragartzen ziren lanpostuak. Egun, BBVA eta halako erakunde handiek euren lan eskaintzak sare sozialen bitartez partekatzen dituzte. Algoritmo zehatzak erabiltzen dituzte iragarki horiek eurei interesatzen zaien profilei soilik azaltzeko. TikTok bera ere erabiltzen hasi dira talentu berriak bilatzeko, erakunde askok bai baitakite berriki graduatutakoak sare sozial honetan bilatzea errazagoa izango dela. 

Nola lortu lan iragarki horiek zure sare sozialetan agertzea? Lehen pausoa zure profilean zure lanaren edo gustatuko litzaizukeenaren inguruko ahalik eta informazio gehiena edukitzea da, eta noski, horrekin lotura duten gauzak kontsumitzen saiatzea. Dena den, ez dago errezeta magikorik, inork ez daki sareetako algoritmoek jarraitzen dituzten irizpideak. Kasu batzuetan, errazena lan eskaintzak iragartzen dituzten kontuak jarraitzea izaten da.