Zain gaituzue…

Zain gaituzue… https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zain-gaituzue/@@download/image/200811277250Aitor2.jpg
2012/12/13
berria
Zain gaituzue…
Irakurle baten mezua jaso dugu egunotan, azaroko zenbakian, Aitor Gorosabeli egindako elkarrizketa dela eta. Sutagar zale sutsua, aurrerantzean kontuan izango dugun kritika konstruktiboa helarazi digu. Berak lehenago Aitorri egindako elkarrizketa interesgarri bezain mamitsua ere helarazi digu. Eskerrik asko Janire!


Aipatutako iritziak honela dio, hitzez hitz: Nahiz eta lan ona izan, nere ustez, kazetariak aipatutako hitz batzuk ez dira zuzenegiak. Parrafoa hau da: Begi txikiak ditu, eta muturra pixka bat kanporaka. Ile luzea du, sorbalda zabalak, lepo indartsua. Jenio txarrekoa ematen du, tabernatan ordu txikitan kolpeka amaitzen duten horietakoa. Nire ustez, deskribapen hau lekuz kanpo dago eta nahiko subjektiboa da, agian gehiegi. Uste dut oso exageratuta dagoela. Ezagutu dugun askok ez dugu holako inpresiorik eduki lehenengo kontaktuan.
GAZTEZULOtik esan, zuetako inork antzeko inpresioa izan badu, hitzok ez zutela inongo intentzio txarrik, kontrakoa baizik. Behin elkarrizketatua ezagututa, kanpotik  begiratuta eman dezakeen gogor itxuraren aurrean, sekulako tipoa  dela adierazi nahi zuen kazetariak. Artista edo pertsonaia  publikoaren atzean dagoen pertsona, tipo jator eta irekia, alegia. Bukatzeko, esan, gustura jasoko ditugula zuen iritzi eta kritikak. Zain gaituzue lagunak