Zain ezazu ingurugiroa!

Zain ezazu ingurugiroa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zain-ezazu-ingurugiroa/@@download/image/15p29-1_1370426649.jpg
2002/01/04
erreportajea
Haritzalde taldeak zenbait aholku eman dizkigu gure ingurua hobeto zaintzeko. Ur gutxiago kontsumitu, energia aurreztu, zabor gutxiago sortu… hamaika gauza egin ditzakegu.

Dutxa har ezazu, bainatu beharrean. Batez beste, bost minutuko dutxa batez, 100 litro ur kontsumitzen da. Bainuontzia beteta, berriz, 300 litro. Hori bai, ez zaitez ordu erdi dutxa azpian egon…

Ez alferrik komuneko katetik tira egin.
Komuneko zisterna hustutzen dugun bakoitzean, 10-15 litro ur galtzen dira.

Beharrezkoa ez denean, iturria itxi.
Hau da, xaboia ematerakoan, hortzak garbitzerakoan, bizarra egiterakoan…

Kanilak konpondu.
Ura tantaka darion kanila batek 16 litro ur gal ditzake egunean.

Etxeko zirrikitoak ondo estali
. Energia gehiena etxebizitza berotzen erabiltzen dugu. Ikerketen arabera, etxe batean zirrikitoak eta zuloak behar bezala estaliz gero, energia kontsumoak %30 behera egin dezake.

Iraupen luzeko
eta kontsumo gutxiko bonbilak erabili.

Hozgailua noizbehinka itzali.
Izan ere, izotza ateraz gero, energia kontsumoak %30 gora egiten du.

Zaborra bereizi
. Eta birziklapen ontzietan sar ezazu: beira, pilak, papera, plastikoa…

Botikak ahalik eta gutxien
. Botikagintza da industriarik kutsagarrienetakoa. Beraz, sendagileak hala esan ezean, etzazu zure kabuz botikarik har.

Berrerabilpena.
Botilak, adibidez, behin hustuta, berriro erabil daitezke batzuetan. Zenbait dendatan, hustutako botilak eraman eta beste batzuk erosteagatik, beherapena egin ohi dute. Erosketak egiteko, bestalde, plastikozko boltsak etxetik eraman daitezke.

Bildutako produktu gutxiago.
Kontuan har ezazu paperez, kartoiez edo potoetan bildutako elikagaietan edo bestelako produktuetan, salneurriaren %20, gutxigorabehera, estalkiari dagokiola. Horrez gain, estalkiok herritarrek sortutako zaborraren  %30 dira.

Autoa, ahalik eta gutxien
. Bizikletaz edo oinez joan zaitezke. Askoz osasuntsuagoa da. Garraio publikoa erabil ezazu.