Zailtasunak zailtasun, itxaropenari eutsi ziotelako

Euskal Liburuaren Gaua egingo dute gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Dabilen Elea saria Itxaropena argitaletxeari emango diote, 36ko Gerraren ondoren euskarazko lanak plazara ateratzeko eginiko saiakeragatik.
Gaurko ekitaldian, aurkezpenaren ondoren, literatur munduko ahotsek, Lurdes Auzmendik Jaurlaritzako Hizkuntza Político sailburuorde ere bada-, Ana Urkizak, Itziar Zubizarretak, Inaxio Mujikak eta Juan Kruz Igerabidek Kuliska sortako lanen pasarteak irakurriko dituzte. Kuliska sorta Itxaropena argitaletxearen uzta da.
Irakurketa saioaren ondoren, Dj Makalak eta Dj Txok musika jarriko dute. Musikaren ostean, Dabilen Elea saria emango dio Juan Mari Torrealdaik Itxaropenako ordezkari Pello Unzurrunzagari.
Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak eta Galtzagorrik antolatzen dute Euskal Liburuaren Gaua.
Aurreko bi urteetan Antton Olariaga ilustratzaileak eta Joan Mari Torrealdai idazleak jaso zuten Dabilen Elea saria.