Zahar-etxe bilakatutako kartzelak; jubilatu japoniarren drama

Japonia gehien zahartutako lurraldeetako bat da. Bere biztanleriaren gehiengoa 60 urtetik gorakoa da; gainera, japoniarrek bizi luzeenetarikoa duten gizartea dira. Baina Japonia ez da zaharrentzako herrialdea; jubilatu askok lana amaitzean ez dute bizirauteko nahiko pentsio jasotzen, eta bi aukera besterik ez dituzte; edo txirotasunean bizi, edo lapurtu. Hala da; kartzela da askorentzat salbazioa. Bertan, jana eta lo egiteko lekua topatzen dituzte, eta baita medikua ere; kartzelak zahar-etxe bilakatzen ari dira.
Jubilatzea ez da pozteko zerbait herrialdean; gehienek lanean jarraitu nahi dute, pentsioek ez dutelako bizitzeko ematen. Kartzelara joateko nahiaren atzean, gainera, beste drama bat ezkutatzen da; bakardadea. Izan ere, jubilatu japoniar gehienak bakarrik bizi dira, eta hori ekiditeko modua da kartzelan sartzea. Hala, datuen arabera, herrialdeko lapurreten %20 zaharrek egiten dituzte, arrazoi honengatik; azken urteak igarotzeko leku bat topatzea. Datu hau oso deigarria da, kontuan izan da Japonia dela krimen gutxien dituen herrialdea eta beraz, seguruenetakoa.
Hala, ogitarteko bat lapurtzeagatik 2 urteko kartzela zigorra jaso dezakezu herrialdean. Behin baino gehiagotan lapurtu bada, sententzia 5 urtera igo dezakete. Azken urteetan, halako lapurretak egin dituzten helduen kopurua izugarri igo da herrialdean; hala, kartzelak geriatriko bilakatu dira.