Zag and Miri Make a porno

Aurten beteko dira hamabost urte Kevin Smith aktore eta zuzendari estatubatuarrak Clerks pelikula ospetsua egin zuenetik. Urteekin, film hori lau sosekin egindako zinema independienteren klasiko bat bihurtu da. Ordutik hona, Smithek ez du halako zorte onik izan, film kurioso bat edo beste egin duen arren Dogma (1999) eta Jay and Silent Bob strite back (2001). Oraingoan, film porno amateurra grabatu nahi duten gazte batzuen istorioa kontatu du. Traci Lords porno-izar ohia azaltzen da filmean.