Zaborra gutxitzeko helburuz airelinea honetan kafe katiluak jangarriak dira

Zaborra gutxitzeko helburuz airelinea honetan kafe katiluak jangarriak dira Air New Zealand airelinea zeelandaberritarrak programa pilotu bat martxan jarri du kafeak banilla zaporeko katilu jangarrietan eskainiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaborra-gutxitzeko-helburuz-airelinea-honetan-kafe-katiluak-jangarriak-dira/@@download/image/taza-comestible-air-new-zeland.jpg
2020/02/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Air New Zealand airelinea zeelandaberritarrak programa pilotu bat martxan jarri du kafeak banilla zaporeko katilu jangarrietan eskainiz.
Zaborra gutxitzeko helburuz airelinea honetan kafe katiluak jangarriak dira

Airelinearen saiakera da urtero zaborretan amaitzen duten erabili eta botatzeko 8 milioi katilu ez sortzeko. Katilu hauek, kafe kikara baten itxura izateaz gain, kafe amaitzean jan egin daitezke. Airelineak aipatu du ekimen honek bidaiariei zaborrarekin duten harremanean hasnartzen lagunduko diela.

Lehendik airelineak biodegradagarriak diren ontzietan zerbitzatzen zuen kafea eta orain pausu bat gehiago eman nahi izan du. Katilu jangarriak erabili zituzten bezeroen artean arrakasta izugarria izan zuen eta horregatik, postreak ere katilu horietan eskaintzen hasi dira. Oraingoz helmuga eta ibilbide mugatuetan aurkitu daitezke, baina ideia produktua airelineako helmuga eta eskaintza guztietara zabaltzea da.