Zaborra da egungo lehengaia: Ongi etorri ekonomia zirkularrera

Beharbada kontzeptua ezagutuko duzu: produktu baten diseinu fasetik eta merkaturatzen den momentutik erabilera mugatua du, horrela aurrekoa gainditzen duen produktu berri bat merkaturatzen denerako zure produktuak jada ez du balio. Zure produktu hori ezinbestea zabor bilakatzen da. Zaharkitze programatua da.
Smartphone bat erabiltzen baduzu, ziurrenik badakizun berandu baino lehen beste bat erosi beharrean aurkituko zarela. Egoera honek epe luzea sekulako hondakin elektronikoak sortzen ditu eta etenik gabeko zabor pilaketa.
Egoera hau ez da berria, ezta industriako sektore ezberdinek planteatu dituzten irtenbideak ere zabor pilaketa horrekin amaitzeko. Ebay-ek adibidez, egoera onean dauden produktuak berriz ere salmentan jartzen ditu bigarren eskuko produktu bezala.
Uber edo AirBnB enpresek premisa hau garraiora eta ostatura eramaten dute. Hauek dira ekonomia zirkularraren adibide ezagunenak. Gustatu dakizuke euren filosofia ala ez, euren negozia planteatzeko modua ala ez, baina argi dago ingurugiroaren zaintzarako ideia interesgarriak direla.
Badira, adibide lokalagoak erabiltzen ez den arropa trukatuz birziklatzeko aukera ematen dutenak, adibidez. Praktika hauek ez dira berriak, baina orokortuko balira arropa etengabe erosi eta botatzeak ingurugiroan duen eragin negatiboa gutxituko litzateke.
Batzuen zaborra guztion altxorra?
Naturan organismo batzuk besteen hondakinak profitatzen dituzte elikagai bezala. Zuhaitzek adibidez, oxigenoaren dioxidoa eraldatzen dute. Ekoizpen industrialari dagokionez, ekonomia zirkularra bultzatzea ezinbestekoa da gure planetaren etorkizunerako.
Ekonomia zirkularraren eredu industrial garrantzitsuena Kalundbordg-eko ekoparke industriala da. Danimarkako leku honetan dauden enpresek elikadura katea modu sinbiotikoan hautematen dute, hau da, ezer ez da zaborra.
Enpresa batek energia gehiegizkoa sortzen badu, edo hondakin zehatz bat sortzen badu bere ekoizpen prozesuan, beste enpresa batek aprobetxatu ditzake bere ekoizpen prozesuetarako. Hau da, zaborraren kontzeptua eraldatu egiten da.
Idea honekin funtzionatzen dute enpresek Kalundborg-en, baliabide natural eta lokalak babesteaz arduratzen direlarik pertsonak eta lehia ez daitezen elkarren onura bilatzeko traba izan. Horrela, 20.000 biztanle inguruko herriak eta bere enpresariek ulertzen dute guztien jabetza amankomuna dela natura.