Desodorante naturalak etxean egiteko hiru modu

Desodorante naturalak etxean egiteko hiru modu Dirudiena bezain erraza da eta bizitza estilo baten isla izan daiteke, zure azala zaintzeaz gain, zabor gutxiago sortuko baitituzu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desodorante-naturalak-etxean-egiteko-hiru-modu/@@download/image/Desodorante-casero-en-crema.jpg
2019/10/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dirudiena bezain erraza da eta bizitza estilo baten isla izan daiteke, zure azala zaintzeaz gain, zabor gutxiago sortuko baitituzu.
Desodorante naturalak etxean egiteko hiru modu

Modu asko daude desodorante natural bat egiteko, osagai askok laguntzen baitute zure azalaren oreka mantentzen. Hemen dakarkizugu horietako hiru errezeta:

KOKO OLIOA
Koko olioa desodorante natural bikaina da lehortzeko joera duten azal sentsibleentzat. Hemen behar dituzun osagaiak:

  • 1 koilarakada koko olio
  • 1 koilarakada karite krema
  • 1 ½ koilarakada erle argizari
  • 5 tanta E bitamina
  • 4 tanta gustuko duzun olio esentziatik

Nahastu osagaiak pikorrik gabeko pasta trinko bat sortu arte. Ondoren, izotzez betetako ontzi batean hustu eta utzi izozkailuan zure desodorante barra sortu dadin. Zure hatzekin hartu eta aplikatuz ere berdin berdin funtzionatzen du.

IZPILIKUA ETA OZPINA
Ozpina bikaina da usainak ezabatu eta desinfektatzeko. Horretaz gain, zure besapeak garbi mantentzen laguntzen du beraz, osagai ezinbestekoa da. Hemen beharrezko beste osagaiak:

  • 1 izpiliku sorta
  • ½ katilu sagar ozpin
  • 1 ur baso
  • 4 tanta izpiliku esentzia

Izpiliku hostoak eta ozpina nahastu. Jarri kristalezko ontzi batean eta utzi hozkailuan 10 egunez. Denbora hori igarota gehitu ura eta erabili ezazu lozio bezala.

BIKARBONATO SODIKOA ETA ERROMEROA
Ozpinaren oso antzera jokatzen du bikarbonato sodikoa. Usainak ezabatzen ditu eta gunearen higienea mantentzen du. Alta, osagai honek duen lurrina ozpinarena baino hobea da. Hona behar dituzun osagaiak:

  • 3 koilarakada bikarbonato sodiko
  • 2 koilarakada koko olio
  • 6 tanta erromero olio

Nahastu osagai guztiak kristalezko ontzi batean. Likido samar gelditzen bada ere ez du axola, berdin berdin aplikatu dezakezu hatzekin zure besapeetan.