Zaborra atez ate biltzearen alde egin dute Usurbilen

Zaborra atez ate biltzearen alde egin dute Usurbilen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaborra-atez-ate-biltzearen-alde-egin-dute-usurbilen/@@download/image/201031379Usurbil_Eredu_posiblea_97.jpg
2012/12/13
berria
Zaborra atez ate biltzearen alde egin dute Usurbilen
Herri galdeketa egin dute eta 1.927 herritarrek atez atekoaren alde egin dute. 1.472 usurbildarrek nahiago dute bosgarren edukiontzia -janaria eta, oro har, zabor organikoa biltzako- jartzea, eta 26k lau edukiontzi arruntak erabiltzeari eman diote botoa.

Boto eskubidea duten usurbildarren %70k parte hartu dute galdeketan. Asteburuan eginiko herri kontsultak zabortegiak alboratzeko eta erraustegiaren eraikuntza atzeratzeko aukerak mahai gainean jartzen dituela esan du Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak. Irakurri atez ateko sistemari buruz GAZTEZULOn joan den urtean kaleratutako erreportajea.