Zabor-janaren online iragarkiak debekatzekotan da Erresuma Batua

Zabor-janaren online iragarkiak debekatzekotan da Erresuma Batua Boris Johnson-ek aipatu duenez, koronabirusaz kutsatu eta sendatu ondoren gai batzuekiko bere ikuspegia eraldatu egin da. Covid txertoaren bilaketan arreta gehiago jartzen hasi da eta ohartu da obesitatea duten biztanleriarengan ez dela horren eraginkorra izango. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabor-janaren-online-iragarkiak-debekatzekotan-da-erresuma-batua/@@download/image/boris-johnson-come-helado.jpg
2020/11/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Boris Johnson-ek aipatu duenez, koronabirusaz kutsatu eta sendatu ondoren gai batzuekiko bere ikuspegia eraldatu egin da. Covid txertoaren bilaketan arreta gehiago jartzen hasi da eta ohartu da obesitatea duten biztanleriarengan ez dela horren eraginkorra izango.
Zabor-janaren online iragarkiak debekatzekotan da Erresuma Batua

Izan ere, Erresuma Batean loditasuna beste epidemia bat da. Europa osoko daturik txarrenak dituzte, eta bertako biztanleriaren %64a bere pisuaren gainetik dago. Herrialdeko eremu batzuetan Estatu Batuak herrialdearen bataz bestekoa ere gainditzen dute. 

Hori dela eta zabor-janariaren online iragarkiak ezabatu nahi ditu lehen ministroak. Aste honetan bertan kontsulta publiko bat ireki du gai honen inguruan hiritarren babesa eskuratzeko asmoarekin. Horrela, planarekin aurrera jarraituko balitz, inoiz hartu den erabakirik muturrekoena izango litzateke gai honetan. 

Ahuakate triste bat ere ez! Neurri hauekin ezingo da gantzetan, gatzean edo azukrean aberats den inongo elikagairik iragarri Interneten. Horrek esan nahi dut gutxi prozesatutako zenbait elikagai natural ere debeku honetan sartuko liratekeela kaloria askokoak badira. 

Baina zergatik erdiratu dira iragarki digitaletan eta ez telebistakoetan adibidez? Dirudienez helburua belaunaldi berrien osasuna bermatzea da eta gazteek denbora gehiago igarotzen dutenez online beste euskarri batzuetan baino, erabaki da, oraingoz behintzat, debeku hau online iragarkietara mugatzea.