Zabaltza, udarako zabalik

Zabaltza, udarako zabalik Donostiako Tabakalerako terrazak UD-HA programazio berezia dakar uztaila eta abuzturako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabaltzan-udarako-zabalik/@@download/image/UD-HA_2017.jpeg
2017/07/04
Donostiako Tabakalerako terrazak UD-HA programazio berezia dakar uztaila eta abuzturako
Zabaltza, udarako zabalik

Prestatu itzalkinak, kanpin aulkiak eta gogoa... terraza, ilunabarra eta programazioa badituzu eta! Iaz bezala, aurten ere Tabakalerako gune garaienak, Zabaltzak, hitzordu interesgarriak dakartza UD-HA proposamenaren baitan.

Ostegunetan 18:00–23:00 egongo da zabalik eta Maia Villot arduratuko da jarduera eszenikoak ekartzeaz. Ostiralak zeharo zinematografikoak izango dira, eta Chiara Marañónek beteko ditu 18:00–00:00 bitarte. Uztaileko larunbata musikaletara, ordea, (18:00–00:00) La Casa Encendida-ren La Terraza Magnética gonbidatu dute, eta abuztuan Kutxa Kultur gauak etorriko dira.

Igandetan ere egongo da zabalik espazioa, 19:00–22:00 bitarte.