Zabalik GIZA ESKUBIDEEN XVI. ZINEMALDIKO GAZTE EPAIMAHAIAN IZEN EMATEA!

Apirilaren 20tik aurrera ospatuko da XVI. Giza Eskubideen Zinemaldia. Aurten 716 film labur jaso dituzte; hauek ikusi eta irabazle bat izendatzeko, 18 eta 30 urte bitarteko 150 gaztez osaturiko epaimahai bat izendatuko du jaialdiak, eta film labur onenari 3.000 euroko saria eskainiko diote.
Izena emateko epea apirilaren 8ra arte da eta parte hartzaileek Zinemaldiaren jarduera guztietara dohainik joateko aukera izateaz gain, epaimahaikideek Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean eta EHUko Gipuzkoako Kanpusean kredituak lortu ahal izango dituzte. Gainera, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko saioetarako bi abonamendu emango dizkiete, eta Saharako errefuxiatu kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako bi bidaia zozkatuko dira partaideen artean.
Zeren zain zaude parte hartzeko? Eman izena HEMEN.