Zabalik dago martxoaren 11n egingo den Transmisio Mintegirako izen-ematea

Zabalik dago martxoaren 11n egingo den Transmisio Mintegirako izen-ematea Egitarau zabala prestatu dute; etakitto.eus webgunean topatuko duzu informazio guztia. Aurtengoa martxoaren 11an Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-dago-martxoaren-11n-egingo-den-transmisio-mintegirako-izen-ematea/@@download/image/Captura de pantalla 2020-02-27 a las 09.46.53.png
2020/02/27
Egitarau zabala prestatu dute; etakitto.eus webgunean topatuko duzu informazio guztia. Aurtengoa martxoaren 11an Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian izango da.
Zabalik dago martxoaren 11n egingo den Transmisio Mintegirako izen-ematea

etakitto.eus webgunean jada zabalik dago 2020ko Transmisio Mintegirako izen-ematea. Horrekin batera mezu hau ere gehitu dute:

"Euskararen erabileraz arduratzen garenok, ezin dugu erabilerarako ezinbestekoa den transmisioaren gakoa alde batera utzi, transmisioak gaitasuna ez ezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartzalako.
Dakiguna gure ondorengoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balio duela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu. Transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea, eta plangintzak definitzea. Horregatik, mintegi honen bitartez, honen gainean dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gain, gaiari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahiko genituzke. 2011n, gaiarekin oso arduratuta, transmisioari buruzko lehen mintegia egin genuen, ordutik mintegiari eutsi eta aurten martxoaren 11an Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian ekingo diogu X edizioari.
Aurtengoa X. edizioa izanik oso berezia izango da, izan ere aurkezpen formatua alde batera laga eta solasaldi formatua erabiliko dugu. Gai desberdinei buruzko solasaldiak izango dira eta aurreko urteetan parte hartu izan duten adituek jardungo dute.
Esan beharra dugu nazio mailako mintegia dela, hau da Euskal Herri mailako mintegia dela eta hizlariak gaian adituak izaten direla. Euskal Herri mailako mintegia izanik Eibarren egitea kokagune ezin hobea delakoan gaude, garraiobide aldetik zein gertutasun aldetik.Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle eta abarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen gara eta aurtengo egitarau bereziak kopuru hori gainditzera eramango gaituela uste dugu."

Aurtengo egitarauari buruzko informazio gehiago

08:45-09:00: Akreditazioa eta dokumentazioa

09:00-09:15: Ongi etorri berezia

09:15-10:00: “TRANSMISIOA ETA SOZIALIZAZIOA, ZERTAZ ARI GARA?” Paula Kasares (Soziolinguista. UPNA) eta Jone Miren Hernandez (Gizarte antropologoa EHU). Dinamizatzailea: Jaime Altuna (Gizarte antropologoa).

10:05-10:50: “EUSKERAREN ROLA GAZTEEN BIZITZAN” Jokin Uranga (UEMAko hezkuntza arduraduna) eta Ane Pedruzo (EuskarAbentura). Dinamizatzailea: Maite Asensio (Urtxintxa).

10:55-11:45: “EUSKALDUN BERRIAK: NOIZ ARTE BERRI?” Esti Amorrortu (Filologoa eta Linguista. Deustuko Unibertsitatea), Edorta Lopez Rey (PRAKTIKATU zerbitzuko koordinatzailea. AEK) eta Pello Jauregi (Hezkuntza Zientziak. EHU. Aldahitz egitasmoaren zuzendaria). Dinamizatzailea: Arrate Gisasola (Guraso euskaltzalea eta Ebete-ko kidea).

11:50- 12:20: ATSEDENALDIA 12:20- 12:30: ARGAZKIA

12:30-13:15: “MIGRAZIOEN AUKERAK” Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria) eta Gorka Moreno (EHU eta Ikuspegi - Euskal Immigrazioaren Behatokiko ikertzailea). Dinamizatzailea: Miren Baranguan (Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan. Mondragon Unibertsitatea).

13:20- 14:05: “EUSKERAREN MARKA ETA HERRIGINTZA” Jon Maia (bertsolaria), Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” (pailazoa eta hezitzailea) eta Zaloa Urain (musikaria eta irakaslea). Dinamizatzailea: Estitxu Garai (Gizarte eta Komunikazio Zientziak. EHU).

14:05- 14:30: “DATOZEN URTEETARAKO ERRONKAK, ERAKUNDEEN ARTEKO ELKARLANA…” Estibalitz Alkorta (Euskara sustatzeko Zuzendaria. Eusko Jaurlaritza), Garbiñe Mendizabal (Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria. GFA), Patxi Lejardi (Eibarko Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia) eta Junkal Txurruka (Eibarko Udaleko Euskara teknikaria). Dinamizatzailea: Ekhi Belar (Kazetaria….eta kitto! Euskara Elkartea).

14:35: AGURRA eta BAZKARIA