Zabalik da 'Zergatik ez?' tailerraren eskaera egiteko epea

'Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?' galderan oinarrituta Topaguneak, Euskara Elkarteen Federrazioak, zabalik du euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko egitasmoan parte hartzeko eskaeren deialdia egiteko epea.
Hizkuntza aniztasuna, legezko markoa, hizkuntza kontaktuan eta galtze prozesuak, euskara datuetan, erabiltzeko zailtasunen identifikazioa eta etorkizunerako proposamenak landuko dira besteen artean, bi orduko iraupena izango duten saioetan, beti ere,euskararekiko jarrera baikorra sustatzeko xedearekin.
Topaguneak abian jartzen duen egitasmoa, Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatu zuen 'Taller per al foment dels Usos Interpersonales en Llengua Catalana' egitasmoan oinarrituta euskararen testuingurura egokitutako ekimena da eta Topagunearekin batera 12 euskara elkartek parte hartuko dute tailerran. Arrasateko AED eta Txatxilipurdik, Donostiako Bagerak, Durangoko Berbarok, Getxoko Bizarra Lepoanek, Elgoibarko Izarrak, Irungo Irun Irutenek, Bergarako Jardunek, Atarrabiako Karralikaluzek, Eskoriatzako Loramendik, Soraluzeko Pil-pileanek ta Debako Zuhatzak, bertzeak bertze.
Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, uztailean egiten diren eskaerek beherapena izango dute.