Zabalik da proiektu artistikoak gauzatzeko beken deialdia

Zabalik da proiektu artistikoak gauzatzeko beken deialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-proiektu-artistikoak-gauzatzeko-beken-deialdia/@@download/image/201110202512bekakbbk.jpg
2012/12/13
berria
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak –BBK– Bilbo Arte Fundazioaren laguntzarekin proiektu artistikoak egiteko beken deialdia martxan jarri du. Azaroaren 15a izango da eskaria aurkezpena egiteko azken eguna.



Gazte sortzaileen ibilbidea eta kultura sustatzea da deialdiaren jomuga, sortzaileek dituzten proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Antolatzaileek proiektuen aukeraketarako epaimahaia osatuko dute eta web orrian argitaratua izango da.
Lagapen-espazioetarako bekak, tailer-bekak, eta egoitza-bekak desberdintzen dituzte, aurkeztuko diren proiektuen ezaugarrien araberakoak, eta iraupenari dagokionez, bi sailkapen daude. Batetik, sei hilabeteko iraupenekoak, urtarrilatik ekainera eta uztailatik abendura bitartean aukeratzeko eta bestetik, hamabi hilabetekoak, 2012ko urtarrilatik aurrerakoak.
Eskarien aurkezpena 2011ko azaroaren 15a baino lehen egin beharko da, postaz Bilbo Arte Fundazioa, Urazurrutia kalea, 32 48003, Bilbo, helbidera bidaliaz.